jueves, 26 de noviembre de 2015

Herri Denda, Bilboko herri mugimenduen azoka 2015


Abenduaren 14etik Urtarrilaren 5rarte Herri Denda ospatuko da Zirika! Herri Gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, antifaxismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute.
Erronda 12ra gerturatzen direnok eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta beraien autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute (liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak eta abar). Herri Denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.

viernes, 31 de julio de 2015

"Herri Azoka" V. Edizioa

Kolektiboen Merkatua
Gune Pirata
Areatzako jai esparruan / Recinto festivo del Arenal
Egunak: 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30
Ordua: 17:00tik * 21:00etara


Komantxe Konpartsa comparte gune con Zaratas y Piztiak Konpartsa - Komantxe, Piztiak eta Zaratas konpartsak (Gune Pirata)

sábado, 20 de diciembre de 2014

3. Herri Denda Herri mugimenduen azoka

Abenduaren 15tik urtarrilaren 5ra Bilboko Zirikan (Erronda kalea nº12) 
Alde Zaharra 


Abenduaren 15etik Urtarrilaren 5rarte Herri Denda ospatuko da Zirika! herri gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, antifaxismoa, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute.
Erronda 12ra gerturatzen direnok eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta beraien autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute (liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak eta abar). Herri denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.


jueves, 12 de diciembre de 2013

2. Herri Denda

Herri mugimenduen azoka
Abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra
Bilboko Zirikan (Erronda kalea nº12)
Alde Zaharra

 
Hemen bidaltzen dizuet kartela eguneratuta(atzo komentatu ziren aktibitate berriekin) eta zuzenduta. Hau da mugitu behar den kartela.
Baita ere hementxe textua jartzen dizuet, ahal den einean zabaldu mesedez zuen email eta sare sozialetan
Abenduaren 16tik Urtarrilaren 6rarte Herri denda ospatuko da Zirika Herri gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, antifaxismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute. Honez gain, hainbat hitzaldi eta ekimen burutuko dira egun hauetan.
Erronda 12ra gerturatzen direnok eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta beraien autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute(liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak etabar). Herri denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.
Zatoz gizarte mugimenduen herri denda ezagutzera!

miércoles, 26 de junio de 2013

"HERRI AZOKA" III EDIZIOA

KOLEKTIBOEN MERKATUA
ASTE NAGUSIA 2013



TOKIA: KOMANTXE KONPARTSAKO TXOSNAN
ORDUA: 17:00tik * 21:00etara
EGUNAK: 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25

sábado, 1 de junio de 2013

Udalak debekatu arren, Bilboguneko eragileok kalea hartzeko erabakiarekin jarraitu dugu.

Bilboko Udalak Bilbogunea egitea debekatu du


Bilboko eragile sozialei Bilbogunea (Kolektiboen gunea) kalean egiteko eskaera 24 orduko aurrerapenarekin debekatu die Udalak, interes publikokoa ez dela argudiatuta. Maiz ikusten ditugu banketxeek, alderdi politikoek eta bestelako negozio pribatuek burututako edo babestutako ekitaldi erraldoiek Bilboko plazak eta kale-zati handiak hartzen. Beste mundu baten aldeko apustua egiten dugunoi, ordea, trabak jartzen dizkigute egunero geure lana kalera ateratzeko. Segur aski, defendatzen duten munduak, multinazionalen eta bankuen munduak, desberdintasunak eta suntsipena eragiten dituen mundu horrek, ez duelako zer ikusirik geuk proposatzen dugun bidezko mundu duinarekin. Kaleen erabilera gero eta gehiago murrizten ari dira. Behin eta berriz salatu dugu udalak duela hilabete batzuk onartu zuen espazio publikoaren erabilpenaren araudia. Araudi horrek argi uzten zuen zein zen udalaren helburua: Bilboko biztanleak eta eragileak kaleetatik ateratzea. Boterea dutenen iritziz, negozio pribatuek etekinak lortzeko balio du kaleak, ez biztanleen ekimenak aurrera eramateko edo bizitzaz gozatzeko. Araudiari egin genizkion kritikei berriro ere arrazoia ematea baino ez da kolektiboen ekitaldi honen aurkako debekua.
Azkunaren eta bere gobernuaren kazikismoa salatu nahi dugu berriz ere, eta udal honen inposizioen aurrean kaleak berreskuratzera eta desobedientzia praktikatzeko deia egiten dugu. Gu geu, behintzat, ez gara isilik geratuko erabaki lotsagarri hauen aurrean.
Bilboko eragile sozialak


El Ayuntamiento prohibe la realización del Bilbogune

El ayuntamiento ha denegado el permiso a los colectivos que forman el Bilbogune (espacio de los movimientos sociales) 24 horas antes del inicio de la actividad que estaba programada con el único razonamiento de que no es de interés público. Habitualmente vemos en nuestra calle actividades gigantescas patrocinadas o llevadas a cabo por bancos, partidos políticos y negocios privados. Estas actividades muy a menudo ocupan plazas enteras o grandes zonas de calle. A nosotras, sin embargo, las que apostamos por otro mundo, todos los días nos ponen trabas para sacar nuestro trabajo a la calle. Seguramente porque el mundo que defienden ellos es el mundo desigual y destructivo de las multinacionales y los bancos y no tiene nada que ver con el mundo mas justo y digno que proponemos nosotras. Las calles están cada vez mas limitadas para su uso. Una y otra vez hemos denunciado la normativa sobre el uso del espacio público que se aprobó en el ayuntamiento hace unos meses. Allí se veía claro que el objetivo era dejar fuera de las calles a los habitantes de Bilbao y los colectivos. Para los que detentan el poder la calle debe ser un lugar para el lucro del negocio privado y no un espacio donde la gente lleve a cabo sus iniciativas y disfrute de su vida. La prohibición de realizar esta actividad a los colectivos sociales es dar la razón una vez más a las críticas que hicimos a esta norma.
Queremos denunciar una vez mas el caciquismo de Azkuna y su gobierno y ante esta imposición del ayuntamiento llamamos a la desobediencia y a recuperar las calles. Nosotras por lo menos, ante esta vergonzosa decisión no nos quedaremos calladas.
Movimientos sociales de Bilbao

viernes, 31 de mayo de 2013

Zentzuratua !! Debekatua !!

Adierazpen askatasuna


El lider del Tea-Party (vasco-español) el ultraderechista Iñaki Azkuna ha prohibido la VIII edicion de Bilbogune.