jueves, 22 de diciembre de 2016

Herri Denda 2016

Materiala eskuratzeko, informazioa jasotzeko eta eragileen lana babesteko azoka


Laugarrenez zabaldu dute Bilboaldeko gizarte eragileen Herri Denda Ronda kaleko 12an, Zirika! gunean. Besteak beste, gabon garaian "bestelako erosketak" egiteko aukera ematen du. 
Denetik aurki daiteke Herri Dendan: liburuak, CDak, txapak, kamisetak, poltsak, agendak, egutegiak, jolasak... objektu eta produktuen zerrenda luzea da, izan ere, Bilboaldeko 33 eragileren materiala eta informazioa aurki daiteke bertan. Egiten duten lanaren erakusleihoa da Herri Denda.  
"Gehien kontsumitzen den gabon garaian, bestelako erosketak egiteko aukera eskaintzen du" Zirika! gunean auzolanean muntatu ohi duten Herri Dendak. Bertako irabaziak autofinantzaketara eta urtean zehar ekimenak antolatzera bideratzen dituzte eragileek. 
Urtarrilaren 5era arte zabalik izango ditu ateak 11:00-15:00 eta 16:00-20:00 bitartean, abenduaren 21ean, abenduaren 31ko arratsaldez eta igandetan izan ezik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario