jueves, 23 de noviembre de 2023

2023 Herri Denda

Bilboko herri mugimenduen azoka 2023
Abenduaren 15tik  📅  Urtarrilaren 5era

<M> Zazpi Kaleak / Casco Viejo

Zirika! herri gunea

Ronda Kalea 12


Ordutegia / Horario 

11:00etatik ⏰ 15:00etara 

16:00etatik ⏳ 20:00etara 

https://lubakiagenda.net/event/herridenda

Abenduaren 15etik Urtarrilaren 5rarte Herri Denda ospatuko da Zirika! Herri Gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 40 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, antifaxismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute. Erronda 12ra gerturatzen direnok eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta beraien autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute (liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak eta abar). Herri Denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.