miércoles, 8 de diciembre de 2021

Badator Herri Denda 2021 !


Badator Bilboko kolektiboen Herri denda! Zirikan itxarongo zaituztegu! Pasa zaitezte

Erronda kalea, 12

Alde Zaharra, Bilbo

Casco Viejo <M> Zazpi Kaleak


Abenduaren 13tik Urtarrilaren 8ra

Ordutegia /Horario

11:00h / 15:00h

16:00h / 20:00h


Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale garenontzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika! herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat baino gehiago da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Lau astez (Abenduaren 13tik Urtarrilaren 8ra) Zirika! Herri gunean aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak.

Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduen azokara!