domingo, 13 de marzo de 2011

Giro ederra Bilboguneko 4. edizioan.

Giro ederra egon zen kolektiboen merkatuaren 4. edizioan. Nahiz eta ordu erdi berandu hasi, egun osoan zehar harrera ona egon zen eragile guztien postuetan baita antolatu ziren aktibitateetan ere.

Emakumeen borrokari eskeinitako edizio honetan Etxeko Langileek izan ziren merkatuari hasiera eman ziotenak. Gero, "Mujer, trabajo y sostenibilidad" izeneko tailerra, "Seguiremos en marcha hasta que todas las mujeres seamos libres" hitzaldia eta "ADN migratorio" tailerra. Guztiak partehartze handiarekin.

Eguerdian bazkari beganoa eskeini zen, eta arratsaldean, Tirante Plataformako erakustaldi musikala eta Bizkaiko Golfoak-en kontzertuarekin bukatu zen Bilbogunea.

Edizio honetarako kaleratu den argitalpena (klikatu ikusteko) banatu zen azokako sarreretan eta postu gehienetan eskuragarri zegoen.

Elkartzenen postuan egun osoan zehar "La Euskal Herria ¿de quien?" eta "Independentzia" liburuak salgai egon ziren.
Sozializazioari dagokionez fiskalitateko, aurrekontuetako eta etxebizitzako informazioa emateaz gain, pobreziaren mugako 2011ko datua atera genuen ere.
Beraz jende askorekin hitz egin, eztabaidatu eta kontaktatu genuen.

Bilboguneko hurrengo edizioa ekainaren 4an izango da eta jorratzeko lana Oroimen Historikoa izango da.
Bilboguneko webgunea ikusi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario