miércoles, 8 de diciembre de 2021

Badator Herri Denda 2021 !


Badator Bilboko kolektiboen Herri denda! Zirikan itxarongo zaituztegu! Pasa zaitezte

Erronda kalea, 12

Alde Zaharra, Bilbo

Casco Viejo <M> Zazpi Kaleak


Abenduaren 13tik Urtarrilaren 8ra

Ordutegia /Horario

11:00h / 15:00h

16:00h / 20:00h


Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale garenontzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika! herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat baino gehiago da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Lau astez (Abenduaren 13tik Urtarrilaren 8ra) Zirika! Herri gunean aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak.

Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduen azokara!



sábado, 5 de diciembre de 2020

2020 Herri Denda badator!

Bilboko herri mugimenduen azoka abenduaren 14tik urtarrilaren 2ra ospatuko da Zirikan

Abenduaren 14-tik  Urtarrilaren 2-rarte

Ordutegia 

11:00 / 15:00 

16:00 / 20:00 

Tokia: Zirika, Erronda Kalea 12

Bilbao, Zazpi Kaleak <M> Casco Viejo 


lunes, 2 de diciembre de 2019

Badator Herri Denda!

Urtero bezala , kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale garenontzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda Azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...
Hiru astez (Abenduaren 16etik Urtarrilaren 4ra) Zirika! Herri gunean aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, antifaxismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak.

Ireki atea eta sartu bilboko Herri mugimenduen azokara!

jueves, 22 de noviembre de 2018

Herri Denda 2018


Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era
Del 17 de diciembre al 5 de enero

11:00etatik 15:00etara
16:00etatik ⏳ 20:00etara

En Zirika! herri gunea
Ronda kalea, 12 Alde Zaharra (Bilbao)

BADATOR HERRI DENDA 2018-2019
Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Bilboko kolektiboen Herri denda! Baina... Zer da herri denda? Herri denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa... Hiru astez (Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era) Zirika! herri gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ordutegia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, antifaxismoan, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduaren azokara!


jueves, 22 de diciembre de 2016

Herri Denda 2016

Materiala eskuratzeko, informazioa jasotzeko eta eragileen lana babesteko azoka


Laugarrenez zabaldu dute Bilboaldeko gizarte eragileen Herri Denda Ronda kaleko 12an, Zirika! gunean. Besteak beste, gabon garaian "bestelako erosketak" egiteko aukera ematen du. 
Denetik aurki daiteke Herri Dendan: liburuak, CDak, txapak, kamisetak, poltsak, agendak, egutegiak, jolasak... objektu eta produktuen zerrenda luzea da, izan ere, Bilboaldeko 33 eragileren materiala eta informazioa aurki daiteke bertan. Egiten duten lanaren erakusleihoa da Herri Denda.  
"Gehien kontsumitzen den gabon garaian, bestelako erosketak egiteko aukera eskaintzen du" Zirika! gunean auzolanean muntatu ohi duten Herri Dendak. Bertako irabaziak autofinantzaketara eta urtean zehar ekimenak antolatzera bideratzen dituzte eragileek. 
Urtarrilaren 5era arte zabalik izango ditu ateak 11:00-15:00 eta 16:00-20:00 bitartean, abenduaren 21ean, abenduaren 31ko arratsaldez eta igandetan izan ezik.

jueves, 26 de noviembre de 2015

Herri Denda, Bilboko herri mugimenduen azoka 2015


Abenduaren 14etik Urtarrilaren 5rarte Herri Denda ospatuko da Zirika! Herri Gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, antifaxismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute.
Erronda 12ra gerturatzen direnok eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta beraien autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute (liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak eta abar). Herri Denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.

viernes, 31 de julio de 2015

"Herri Azoka" V. Edizioa

Kolektiboen Merkatua
Gune Pirata
Areatzako jai esparruan / Recinto festivo del Arenal
Egunak: 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30
Ordua: 17:00tik * 21:00etara


Komantxe Konpartsa comparte gune con Zaratas y Piztiak Konpartsa - Komantxe, Piztiak eta Zaratas konpartsak (Gune Pirata)